jueves, 14 de diciembre de 2017

MARI DOMINGI ETORRI DA!

Atzo goizean, Mari Domingi ikastolara bixitan etorri zen, Olentzeroren eskutitzak ekartzera. Ipuin bat eta gaileta bana eman zigun. Batzuk aho zabalik gelditu ginen bera ikustean, beste batzuk urduri jarri ginen eta ez zitzaigun hitzik ateratzen... Asko gustatu zitzaigun bere bixita, gainera bixitan etortzen denean badakigu Gabonak gerturatzen ari direla! 










jueves, 30 de noviembre de 2017

JANGELAN PRIMERAN!

Begira zein ondo jaten dugun guk bakarrik ikastolan! Denetik jaten dugu, babarrunak, pizza, sagarra, makarroiak, arraina...


jueves, 2 de noviembre de 2017

HOSTOAK BILTZEN

Gaur goizean kalera jetsi gara, hostoak jaso, zuhaitzak ezagutu... ditugu, eguraldi ona egiten zuela aprobetxatu dugu. Ondoren parke urdinean aritu gara jolasean eta hamaiketakoa jaten. 

Primeran pasa dugu!


jueves, 26 de octubre de 2017

viernes, 20 de octubre de 2017

ARTOA

Kaixo

Astelehenean Xabierrek artaburu eta lokotsa batzuk ekarri zizkigun baserritik. 
Artoa aletzen, taloak egiten, lokotsekin jolasten... oso ondo pasa dugu!

Eskerrik asko Xabier!

 

viernes, 6 de octubre de 2017

ANTXONEN BISITA

Kaixo:

Atzo Antxon gure geletara etorri zen erraldoi eta buruhandiei buruz hitz egitera. Oso ondo pasa genuen eta gauza asko ikasi ere.

ESKERRIK ASKO ANTXON!!




viernes, 29 de septiembre de 2017

KAIXO FAMILIA,

UDA PASA ONDOREN BERRIRO ELKARTU GARA.

IKUSI ZE POZIK ETA GUSTURA GABILTZAN!!